ABANTO GEZALERIAK Arku Tiro Kluba, kirol hau praktikatzen denbora gehien egon den Euskal Herriko klubetako bat da. 1985ean sortu zen Gorostizan (Barakaldo), baina baldintza egokietan entrenatzeko leku ona ez zuenez, 1990ean Gallartara mugitu zen Abanto eta Zierbanako Udalak Doctor Areilzan lursailak eskaini eta gero. Harrezkero bere lan ona erakutsi du sari gehien lortu duen Euskal Herriko Kluba izanda.